jueves, 18 de octubre de 2012

GAUR LEHENENGO IRRATSAIOA IKASTOLAN!!!

Gaur goizean gure lehenego irratsaioaren emanaldia egin dugu. ESTUTXE IRRATIA hasi da goizeko 9:15etan eta zuzenean FMko 100.0 frekuentzian entzun ahal zen ikastolako inguru gertuetan.
Oraingo honetan Haur Hezkuntzako 5 urteko bi ume eta 2.zikloko beste 9-k  parte hartu dute.

Gure asmoa irratsaioak grabatzea eta gure blogean jartzea da, baina gaur bakarrik zati bat grabatu dugu.
Espero dugu gustatzea.  Hurrengoa, Azaroaren 8an, ordu berean. Entzun ezazue!!







miércoles, 3 de octubre de 2012

Kaixo lagunak! Hemen duzue ikastolako irratiaren Izena,Logoa eta Leloa:


Hainbeste izen, lelo eta logoen artean bat aukeratzea oso zaila egin zaigu eta azkenean erabaki dugu baten logoa, bestearen izena eta hirugarren baten leloa hartzea.
Orain musika falta zaigu. Ea denon artean gure Lander (musikako irakaslea) laguntzen dugun sintonia bat aukeratzeko.

Ekintzan parte hartu dituzuen guztioi mila esker eta, parte hartzen animatu ez zaretenok hurrengorako animatzen zaituztegu!
Mila esker
Irakasleak