jueves, 29 de noviembre de 2012

AURTENGO GABONETAKO KANTA: ELUR MALUTAK


Hauxe da aurten abestuko dugun kanta Gabonetan. Ondo ikasi, bai amatxo eta aitatxoak ere bai!!







       ELUR MALUTAK

Badatoz beltzak, badatoz zuriak,
Elkarrekin eskutik lotuta
Badatoz umeak ametsez beteta,
Zaharren bihotzetan oroitzapenak

Elur malutak zerutik,
Izar bat dir-dir zeruan,
Belenen munduko argia
Jaio da Gabon Gauean (BIS)

Badatoz gaixoak, badatoz txiroak,
Sufritzen dutenentzat bakea eskatuz,
Behartsu guztiak zorionez beteak,
Elkarri begira maiteminduak.

Elur malutak zerutik,
Izar bat dir-dir zeruan,
Belenen munduko argia
Jaio da Gabon Gauean (BIS)

Badatoz jakintsuak, jende xumea,
Baserritarrak bertsotan dabiltzanak,
Kantari datoz musikazaleak,
Pailasoak dantzan barrea eraginez.

 

martes, 27 de noviembre de 2012

3. IRRATSAIOA

Joan zen ostegunean, azaroak 22, gure hirugarren irratsaioa egin genuen. Oraingo honetan, Haur Hezkuntzako bi umek eta 1. eta 2.mailakoek parte hartu zuten. Hemen dituzue argazkiak eta audioa.
Abenduko zubia eta gero, hurrengoa egingo dugu.




EUSKERAREN EGUNA OSPATU DUGU GAUR

Gaur euskararen eguna ospatu dugu ikastolan. Egin ditugu 8 talde ikastolako ikasle gehienekin: TALDE GORRIA, HORIA, ZILAR, URRE, ARROSA, ZURIA ETA URDINA.
Bideoan ikusi ahal duzue zenbat gauza egin ditugu, eta bukatzeko, txutxeak egon dira denontzat.




jueves, 8 de noviembre de 2012

ALAVES-EKO SENDOA AGUIRRE ETA YAGOBA BEOBIDE, KANPEZUN

Azaroaren 7an Alaves futbol taldeko jokalariak Sendoa Aguirre eta Yagoba Beobide Kanpezuko Kultur Etxera etorri ziren bisitan. Aretoa futbol-eroz bete zen, eta beraiek aurkezpena egin eta gero, han geundenok aukera izan genuen nahi izan genituen galderak beraiei egiteko.

Solasaldi guztia euskeraz izan zen, eta umeak beren jakinmin guztia asetzen saiatu ziren. Askotan azaldu zen gaia Bartzelonakoen kontrako partiduari buruzkoa izan zen: nola sentitu ziren, etabar. Baina baita ere gure umeek jokalari hauen harreman, elikadura, ikasketak, entrenamenduak nolakoak ziren galdetu zuten.

Bukatzeko, nahi zuenarentzat posterrak, argazkiak eta umeentzako sarrerak banatu zituzten, eta autografoak eman zituzten.



http://alaves.elcorreo.com/



jueves, 1 de noviembre de 2012

3.MAILAKOAK MENDIXUR PARKEAN

Aurreko asteartean, urriak 30, 3.mailakoak Mendizur parkera joan ginen. Oso zorte handia izan genuen, eguraldia primerakoa izan zelako, eta hegazti pila bat ikusteko aukera izan genuelako.

MENDIXUR PARKEA: GALDETEGIA