miércoles, 25 de enero de 2012

INAUTERIETAKO GURE DANTZA

Baietz lehenengoan atera!! Animo!!!!

NOR DA TORIBIO?

TORIBIO

 Urtero, urtero, ihauterietako astearte nagusian, (aurten Otsailak 21), Kanpezun Toribio ateratzen dugu plazara bere epaiketa egiteko.
Jendea KATXIRULOZ mozorrotzen da: txano puntadun koloretsua, alkandora koloretsua, zapi koloretsua, azpikogona eta albarkak. Orduan Toribio plazan kokatzen dugu eta denok gure gaitzen errua botatzen diogu:
"Zure erruagatik aurten oraindik ez dugu elurra ikusi herrian!", "Toribio, zure erruagatik euskera gutxi entzuten dugu herrian"... Orduan erruduna dela erabakitzen dugu eta errekaraino joaten gara. Han, botatzen dugu uretara eta gure kantak abesten ditugu: "Ai, Toribio, Toribio", "Kanpezutarrak", "En el carnaval"...Gero, txokolatea egoten da denontzako.

Animatu eta etorri ikustera!!!

martes, 24 de enero de 2012

ABESTU GUREKIN

INAUTERIAK    

Ai!, Toribio, Toribio
Zein gaiztoa zaren zu
ziria sartu eta,
zigortuko zaitugu...

Ai, Ai, Ai,
Herri honetako gaitzak
ibai ondora bota,
eta hurrengo urtean,
Euskara ikasi dezan!...


KANPEZUTARRAK GARA ETA

Kanpezutarrak gara eta
hemen gaude oso alaiak
katxiz jantzita lehen bezala
kontatzeko gure historiak.

Orain dela urte asko
hemen zegoen panpina bat
Toribio izena zeukan eta
bertan  berriro duguna.

Aurten ere etorri zaigu
inauteriko laguna
baina gaur egun nahi dugu denok
izan dadila euskalduna.


Zure ustez, zergatik da toribio errudun?

NOR DA TORIBIO? IKUSI 2011KO KANPEZUKO IHAUTERIETAKO BIDEO BAT!!!

lunes, 23 de enero de 2012

 OTSAILAK 16, ARRATSALDEAN, IKASTOLAKO IHAUTERIAK!!

Hona hemen gure plana:

  • Arratsaldeko 15:00etan: denok patioan mozorrotuta!
  • Kalejira herriraino. Lehen Hezkuntzakoak zaharren etxeraino joango dira, gure aiton-amon batzuei ihauterietako kantak abestera.
  • Berriz plazan, eta Haur Hezkuntzakoekin, dantzak egingo ditugu:
    • 3.ziklokoak: Txapelua
    • 2.ziklokoak: Pitx
    • 1.ziklokoak: Ereñu
    • Haur hezkuntza: Aizu, aizu!
    • Denok; txulalai.
    • Kantak: Ai Toribio, Kanpezutarrak.
  • Ikastolara jeitsiko gara eta zerbait jango dugu.

Hauek izango dira gure mozorroak: