TORIBIO
Urtero, urtero, ihauterietako astearte nagusian, (aurten Otsailak 21), Kanpezun Toribio ateratzen dugu plazara bere epaiketa egiteko.
Jendea KATXIRULOZ mozorrotzen da: txano puntadun koloretsua, alkandora koloretsua, zapi koloretsua, azpikogona eta albarkak. Orduan Toribio plazan kokatzen dugu eta denok gure gaitzen errua botatzen diogu:
"Zure erruagatik aurten oraindik ez dugu elurra ikusi herrian!", "Toribio, zure erruagatik euskera gutxi entzuten dugu herrian"... Orduan erruduna dela erabakitzen dugu eta errekaraino joaten gara. Han, botatzen dugu uretara eta gure kantak abesten ditugu: "Ai, Toribio, Toribio", "Kanpezutarrak", "En el carnaval"...Gero, txokolatea egoten da denontzako.
Animatu eta etorri ikustera!!!