miércoles, 27 de junio de 2012

IPUIN KOMIKIAK

2011-2012ko Ibernalo Ikastolako 5. mailako ikasleek komiki album bat prestatu dute.


KOSTALERA-IBERNALO: AZKEN PARTIDUA

Joan zen larunbatean, Ekainak 23, berriz aurrez aurre jarri ziren Kostalera eta Ibernalo taldeak. Beroa jasanezina zen, baina gogoekin eta ilusioz beterik jolastu zuten.
Partidua 8-6 gelditu zen Kostalera-koen alde, eta nahiz eta Ibernalo-ko entrenatzaileak esan denboraldia bukatutzat eman dela, hurrengo larunbatean, Ekainak 30 beste partidu bat egongo zela entzun da.
Kanpezu Institutoko Kostalera taldea

Ibernalo Ikastolako taldea

lunes, 11 de junio de 2012

IBERNALO IKASTOLAKO FUTBITO TALDEA, ETA INSTITUTOKO KOSTALERA, BERRIZ AURREZ AURRE


Orain dela gutxi ospatu zen jaialdian, maiatzaren 19an, Ibernalo Ikastolako futbito taldeak Kanpezu Institutoko Kostalera taldearen kontra jolastu zuen. Orduan, Ibernalokoek irabazi zuten, enpate gelditu ondoren, penaltietan. Beraz, Kostalerakoek errebantxa nahi zuten eta joan den larunbatean, ekainaren 9an, bigarren partidu bat jolastu zuten. Bi taldeetan futbolari ederrak daude, baina bertan geundenok, Ibernaloko Sidi izenekoa asko txalokatu genuen, Messi bezalako dribbling jokaldiak egiten zituenean. Bi taldeetako beste guztiok beren izerdia eta gogoa jarri zuten, eta azkenean Kostalerak irabazi zuen, 5-4. Hona hemen gola sartu zutenak:

Kostalera: Aritz R, Iñigo, Yerai (2), eta Gorka.
Ibernalo: Sidi, Madalin, Bobi eta Arkaitz.

Entzun da partidu gehiago ikusteko aukera izango dugula....Batek daki. Zorionak bi taldeetako jokalariei, animo bereziak neska-jokalariei eta AUPA KIROLA!!!

Ibernaloko atearen ondoan arriskua!

Kostalerako atezaina beti erne...

Alboko sakea tokatzen da.

Neska eta mutilak daude bi taldeetan.

Ibernalokoek gol bat ospatzen dute.

Atezain batzuk beste zereginak ere egiten dituzte...

Berriz Kostaleraren ate ondoan.

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS, AURTEN ERE KANPEZUN

Joan den ostiralean, Ekainaren 8an, arratsaldeko 19:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailaso taldeak azkenengo emanaldia eskeini zigun Kanpezun. Oraingo istorioan, Belekoi maltzurrak zazpi koloretako arraultza lapurtzen du, eta gure lagunek berreskuratzen dute irriaren bitartez. Emanaldi eta abesti politak, benetan! Eskerrik asko, Pirritx, Porrotx, eta Marimotots, zuentzat marrubizko musuak eta laster arte!!



Hemen ikusten da zein katxundifleta montatu zen bukaerako abestiekin, denok dantzatzen...

GRAFFITIA MARRAZKETA KLASEETAN

lunes, 4 de junio de 2012

Azkenean 2. zikloko ikasleei ere barnetegira joateko garaia iritsi zaie! 
















Gaur, ekainak 4, 2. zikloko ikasleak beraien tutoreekin Alkizan dagoen barnetegira abiatu dira. Bost egun eta lau gau pasa ondoren bueltatuko zaizkigu. Hona hemen argazki batzuk ikusteko zein pozez irten dira. Ondo pasa!