lunes, 11 de junio de 2012

IBERNALO IKASTOLAKO FUTBITO TALDEA, ETA INSTITUTOKO KOSTALERA, BERRIZ AURREZ AURRE


Orain dela gutxi ospatu zen jaialdian, maiatzaren 19an, Ibernalo Ikastolako futbito taldeak Kanpezu Institutoko Kostalera taldearen kontra jolastu zuen. Orduan, Ibernalokoek irabazi zuten, enpate gelditu ondoren, penaltietan. Beraz, Kostalerakoek errebantxa nahi zuten eta joan den larunbatean, ekainaren 9an, bigarren partidu bat jolastu zuten. Bi taldeetan futbolari ederrak daude, baina bertan geundenok, Ibernaloko Sidi izenekoa asko txalokatu genuen, Messi bezalako dribbling jokaldiak egiten zituenean. Bi taldeetako beste guztiok beren izerdia eta gogoa jarri zuten, eta azkenean Kostalerak irabazi zuen, 5-4. Hona hemen gola sartu zutenak:

Kostalera: Aritz R, Iñigo, Yerai (2), eta Gorka.
Ibernalo: Sidi, Madalin, Bobi eta Arkaitz.

Entzun da partidu gehiago ikusteko aukera izango dugula....Batek daki. Zorionak bi taldeetako jokalariei, animo bereziak neska-jokalariei eta AUPA KIROLA!!!

Ibernaloko atearen ondoan arriskua!

Kostalerako atezaina beti erne...

Alboko sakea tokatzen da.

Neska eta mutilak daude bi taldeetan.

Ibernalokoek gol bat ospatzen dute.

Atezain batzuk beste zereginak ere egiten dituzte...

Berriz Kostaleraren ate ondoan.