Mostrando entradas con la etiqueta OROKORRA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta OROKORRA. Mostrar todas las entradas

lunes, 20 de mayo de 2013

GURE 5.MAILAKO IKASLEAK, SCRATCH EGUNA OSPATZEN ARTIUM-EN

Gure 5.mailako ikasle talde bat, Artiumen Scratch egunean parte hartzen egon zen pasa den larunbatean, Maiatzaren 18an.
Scratch programa bat da eta horren bitartez ANIMAZIOAK, JOLASAK eta ROBOTen DINAMIZAZIOA egin ahal da. Gure ikastolakoek ANIMAZIO BAT  eta JOLAS bat aurkeztu zuten. Bukaeran, zorte on izan zuten eta gelarako materiala jaso zuten: MEKANOAK eta ROBOTIKA lantzen hasteko materiala.

Ikonoetan klikatuz, informazio gehiago lortuko duzue, eta gure ikasleen argazki batzuk.

Hurrengo urtean, gehiago!
Scratch eguna


Zer da scratch

lunes, 17 de diciembre de 2012

BARNETEGIA: SASTARRAIN

 IBERNALO IKASTOLAKO 1.,2.,3. eta 4.mailakoak SASTARRAIN BASERRI ESKOLAN egon gara.
Hiru egun zoragarriak pasatu ditugu.
Han 4 tailer egin ditugu: IKUILUA, EKAIN KOBAZULOAK, ERLEA ETA GOZOGINTZA.
Ikuilua tailerrean animaliak zaindu ditugu eta zaldiz ibili gara. Ekain tailerrean kobazuloan sartu gara eta aintzineko gizoen eta emkumeen antzera sua egin dugu.
Erlea tailerrean kandelak egin ditugu eta gozogintzan bizkotxoa eta erroskilak.

Gainera, gauean primeran jolastu gara eta nola egin dugun dantza!!!!


martes, 27 de noviembre de 2012

3. IRRATSAIOA

Joan zen ostegunean, azaroak 22, gure hirugarren irratsaioa egin genuen. Oraingo honetan, Haur Hezkuntzako bi umek eta 1. eta 2.mailakoek parte hartu zuten. Hemen dituzue argazkiak eta audioa.
Abenduko zubia eta gero, hurrengoa egingo dugu.




EUSKERAREN EGUNA OSPATU DUGU GAUR

Gaur euskararen eguna ospatu dugu ikastolan. Egin ditugu 8 talde ikastolako ikasle gehienekin: TALDE GORRIA, HORIA, ZILAR, URRE, ARROSA, ZURIA ETA URDINA.
Bideoan ikusi ahal duzue zenbat gauza egin ditugu, eta bukatzeko, txutxeak egon dira denontzat.




jueves, 8 de noviembre de 2012

ALAVES-EKO SENDOA AGUIRRE ETA YAGOBA BEOBIDE, KANPEZUN

Azaroaren 7an Alaves futbol taldeko jokalariak Sendoa Aguirre eta Yagoba Beobide Kanpezuko Kultur Etxera etorri ziren bisitan. Aretoa futbol-eroz bete zen, eta beraiek aurkezpena egin eta gero, han geundenok aukera izan genuen nahi izan genituen galderak beraiei egiteko.

Solasaldi guztia euskeraz izan zen, eta umeak beren jakinmin guztia asetzen saiatu ziren. Askotan azaldu zen gaia Bartzelonakoen kontrako partiduari buruzkoa izan zen: nola sentitu ziren, etabar. Baina baita ere gure umeek jokalari hauen harreman, elikadura, ikasketak, entrenamenduak nolakoak ziren galdetu zuten.

Bukatzeko, nahi zuenarentzat posterrak, argazkiak eta umeentzako sarrerak banatu zituzten, eta autografoak eman zituzten.



http://alaves.elcorreo.com/



jueves, 18 de octubre de 2012

GAUR LEHENENGO IRRATSAIOA IKASTOLAN!!!

Gaur goizean gure lehenego irratsaioaren emanaldia egin dugu. ESTUTXE IRRATIA hasi da goizeko 9:15etan eta zuzenean FMko 100.0 frekuentzian entzun ahal zen ikastolako inguru gertuetan.
Oraingo honetan Haur Hezkuntzako 5 urteko bi ume eta 2.zikloko beste 9-k  parte hartu dute.

Gure asmoa irratsaioak grabatzea eta gure blogean jartzea da, baina gaur bakarrik zati bat grabatu dugu.
Espero dugu gustatzea.  Hurrengoa, Azaroaren 8an, ordu berean. Entzun ezazue!!







viernes, 14 de septiembre de 2012

IKASTOLAKO IRRATIA


Kaixo, ikastolako denoi!!! 

Ikasturte berriarekin hasi gara eta hona hemen proposamena: ikastolan irratsaioak egitea!
Laster hasiko gara emanaldiekin, baina lehenik eta behin, IRRATIAREN IZENA ETA LELOA pentsatu behar dugu, eta  denon artean aukeratu zuek bidaltzen dituzuen ideietatik. 

                                                                                                                                                   Ez dituzue zuen izena bidali behar, bakarrik irratiaren izena eta leloa. Horretarako, idatzi behean duzuen aukeran eta bidaltzeari eman. Egin mesedez, Irailak 27 arte.  Anima zaiztezte!!


miércoles, 27 de junio de 2012

KOSTALERA-IBERNALO: AZKEN PARTIDUA

Joan zen larunbatean, Ekainak 23, berriz aurrez aurre jarri ziren Kostalera eta Ibernalo taldeak. Beroa jasanezina zen, baina gogoekin eta ilusioz beterik jolastu zuten.
Partidua 8-6 gelditu zen Kostalera-koen alde, eta nahiz eta Ibernalo-ko entrenatzaileak esan denboraldia bukatutzat eman dela, hurrengo larunbatean, Ekainak 30 beste partidu bat egongo zela entzun da.
Kanpezu Institutoko Kostalera taldea

Ibernalo Ikastolako taldea