Azaroaren 7an Alaves futbol taldeko jokalariak Sendoa Aguirre eta Yagoba Beobide Kanpezuko Kultur Etxera etorri ziren bisitan. Aretoa futbol-eroz bete zen, eta beraiek aurkezpena egin eta gero, han geundenok aukera izan genuen nahi izan genituen galderak beraiei egiteko.
Solasaldi guztia euskeraz izan zen, eta umeak beren jakinmin guztia asetzen saiatu ziren. Askotan azaldu zen gaia Bartzelonakoen kontrako partiduari buruzkoa izan zen: nola sentitu ziren, etabar. Baina baita ere gure umeek jokalari hauen harreman, elikadura, ikasketak, entrenamenduak nolakoak ziren galdetu zuten.
Bukatzeko, nahi zuenarentzat posterrak, argazkiak eta umeentzako sarrerak banatu zituzten, eta autografoak eman zituzten.
http://alaves.elcorreo.com/
jueves, 8 de noviembre de 2012
jueves, 1 de noviembre de 2012
3.MAILAKOAK MENDIXUR PARKEAN
Aurreko asteartean, urriak 30, 3.mailakoak Mendizur parkera joan ginen. Oso zorte handia izan genuen, eguraldia primerakoa izan zelako, eta hegazti pila bat ikusteko aukera izan genuelako.
jueves, 18 de octubre de 2012
GAUR LEHENENGO IRRATSAIOA IKASTOLAN!!!
Gaur goizean gure lehenego irratsaioaren emanaldia egin dugu. ESTUTXE IRRATIA hasi da goizeko 9:15etan eta zuzenean FMko 100.0 frekuentzian entzun ahal zen ikastolako inguru gertuetan.
Oraingo honetan Haur Hezkuntzako 5 urteko bi ume eta 2.zikloko beste 9-k parte hartu dute.
Gure asmoa irratsaioak grabatzea eta gure blogean jartzea da, baina gaur bakarrik zati bat grabatu dugu.
Espero dugu gustatzea. Hurrengoa, Azaroaren 8an, ordu berean. Entzun ezazue!!

Oraingo honetan Haur Hezkuntzako 5 urteko bi ume eta 2.zikloko beste 9-k parte hartu dute.
Gure asmoa irratsaioak grabatzea eta gure blogean jartzea da, baina gaur bakarrik zati bat grabatu dugu.
Espero dugu gustatzea. Hurrengoa, Azaroaren 8an, ordu berean. Entzun ezazue!!

miércoles, 3 de octubre de 2012
Kaixo lagunak! Hemen duzue ikastolako irratiaren Izena,Logoa eta Leloa:
Hainbeste izen, lelo eta logoen artean bat aukeratzea oso zaila egin zaigu eta azkenean erabaki dugu baten logoa, bestearen izena eta hirugarren baten leloa hartzea.
Orain musika falta zaigu. Ea denon artean gure Lander (musikako irakaslea) laguntzen dugun sintonia bat aukeratzeko.
Ekintzan parte hartu dituzuen guztioi mila esker eta, parte hartzen animatu ez zaretenok hurrengorako animatzen zaituztegu!
Mila esker
Irakasleak
jueves, 27 de septiembre de 2012
viernes, 14 de septiembre de 2012
IKASTOLAKO IRRATIA
Ikasturte berriarekin hasi gara eta hona hemen proposamena: ikastolan irratsaioak egitea!
Laster hasiko gara emanaldiekin, baina lehenik eta behin, IRRATIAREN IZENA ETA LELOA pentsatu behar dugu, eta denon artean aukeratu zuek bidaltzen dituzuen ideietatik.
Ez dituzue zuen izena bidali behar, bakarrik irratiaren izena eta leloa. Horretarako, idatzi behean duzuen aukeran eta bidaltzeari eman. Egin mesedez, Irailak 27 arte. Anima zaiztezte!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



