miércoles, 12 de diciembre de 2012
lunes, 3 de diciembre de 2012
sábado, 1 de diciembre de 2012
4 URTEKOEN UDAZKENEKO LANAK
kaixo, dakizuenez, ostiral honetan, HHko umeek udazkeneko festa ospatu dugu. Oso ondo pasatu dugu. Eta hemen dituzue 4 urtekook prestatu ditugun olerki eta asmakizun batzuk.
jueves, 29 de noviembre de 2012
AURTENGO GABONETAKO KANTA: ELUR MALUTAK
Hauxe da aurten abestuko dugun kanta Gabonetan. Ondo ikasi, bai amatxo eta aitatxoak ere bai!!
Badatoz beltzak, badatoz
zuriak,
Elkarrekin eskutik lotuta
Badatoz umeak ametsez
beteta,
Zaharren bihotzetan
oroitzapenak
Elur malutak
zerutik,
Izar bat
dir-dir zeruan,
Belenen
munduko argia
Jaio da
Gabon Gauean (BIS)
Badatoz gaixoak, badatoz
txiroak,
Sufritzen dutenentzat
bakea eskatuz,
Behartsu guztiak zorionez
beteak,
Elkarri begira
maiteminduak.
Elur malutak
zerutik,
Izar bat
dir-dir zeruan,
Belenen
munduko argia
Jaio da
Gabon Gauean (BIS)
Badatoz jakintsuak, jende
xumea,
Baserritarrak bertsotan
dabiltzanak,
Kantari datoz
musikazaleak,
Pailasoak dantzan barrea
eraginez.
martes, 27 de noviembre de 2012
3. IRRATSAIOA
Joan zen ostegunean, azaroak 22, gure hirugarren irratsaioa egin genuen. Oraingo honetan, Haur Hezkuntzako bi umek eta 1. eta 2.mailakoek parte hartu zuten. Hemen dituzue argazkiak eta audioa.
Abenduko zubia eta gero, hurrengoa egingo dugu.
Abenduko zubia eta gero, hurrengoa egingo dugu.
EUSKERAREN EGUNA OSPATU DUGU GAUR
Gaur euskararen eguna ospatu dugu ikastolan. Egin ditugu 8 talde ikastolako ikasle gehienekin: TALDE GORRIA, HORIA, ZILAR, URRE, ARROSA, ZURIA ETA URDINA.
Bideoan ikusi ahal duzue zenbat gauza egin ditugu, eta bukatzeko, txutxeak egon dira denontzat.
Bideoan ikusi ahal duzue zenbat gauza egin ditugu, eta bukatzeko, txutxeak egon dira denontzat.
jueves, 8 de noviembre de 2012
ALAVES-EKO SENDOA AGUIRRE ETA YAGOBA BEOBIDE, KANPEZUN
Azaroaren 7an Alaves futbol taldeko jokalariak Sendoa Aguirre eta Yagoba Beobide Kanpezuko Kultur Etxera etorri ziren bisitan. Aretoa futbol-eroz bete zen, eta beraiek aurkezpena egin eta gero, han geundenok aukera izan genuen nahi izan genituen galderak beraiei egiteko.
Solasaldi guztia euskeraz izan zen, eta umeak beren jakinmin guztia asetzen saiatu ziren. Askotan azaldu zen gaia Bartzelonakoen kontrako partiduari buruzkoa izan zen: nola sentitu ziren, etabar. Baina baita ere gure umeek jokalari hauen harreman, elikadura, ikasketak, entrenamenduak nolakoak ziren galdetu zuten.
Bukatzeko, nahi zuenarentzat posterrak, argazkiak eta umeentzako sarrerak banatu zituzten, eta autografoak eman zituzten.
http://alaves.elcorreo.com/

Suscribirse a:
Entradas (Atom)